Nafarroako Gobernuak ezohiko bilkuran onartu du 2023ko ekitaldiko aurrekontuen luzapena, urte berriko lehen eginkizunei aurre egin ahal izateko, 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak Parlamentuan onartu arte.
Nafarroako Ogasun Publikoaren apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean xedatuta dagoen tramite batez ari gara, zeini jarraiki, Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legea dagokion ekitaldi ekonomikoaren lehen eguna baino lehen onartu izango ez balitz, automatikoki luzatutzat emango den, hura indarrean jarri arte, aurreko ekitaldiari dagokion Foru Legea.
2023an zehar bizitako hauteskunde aldi ezberdinak kontuan hartuta, aurrekontu berrien eraketarako lanek luzapen bat jasan dute aurreko urtekoekiko, ondorioz eta foru exekutiboak darabilen egutegia jarraituz, 2024 Nafarroako Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua Foru Parlamentuan urtarrilaren erdialdean entregatu ahal izango da.
Nafarroako Gobernuak jada abiarazi ditu legeari parlamentuko babes kopururik ahalik eta handiena eranstea lortzeko beharrezko solasaldiak eta aurrekontu berrien eraketa prozesuak iraun bitartean, 2023koek jarraituko dute indarrean.
Horren harira, Ekonomia eta Ogasun kontseilari Jose Luis Arastik gogorarazi du aurrekontuen luzapenerako esparruan, “Exekutiboaren aldetik existitzen diren ordainketa-obligazio guztiak bermatuta daudela. Bai hori eta bai departamentu ezberdinen kaudimen ekonomikoa”. Ildo horretatik, Arastiren esanetan, “2024 ekitaldiko aurrekontuaren exekuzioa eraginkortasun irizpideekin bideratu behar da, baina aldi berean, aktibazio ekonomikoa, enpleguaren sorrera eta proiektu estrategikoen exekuzioa sustatzearen aldeko apustua egin behar da, zuzenean herritarrengana zuzendutako politika publikoen zerbitzua bermatuz osasunaren, hezkuntzaren eta eskubide sozialen arloan”.