«2023an milioi bat pertsona baino gehiago afiliatu ziren Gizarte Segurantzan. 2024k enpleguaren aldeko politika publikoak sendotzeko balio behar du»

0
PRUEBA

2023.urtea amaitzeko, langabeziak behera egin du Euskadin sektore guztietan, adin guztietan eta emakumeen eta gizonen artean. Baina baita Gizarte Segurantzan 19.000 afiliatu gehiagorekin ere. Enpleguaren portaera bikaina islatzen duten zifrak dira, izan diren zailtasun guztiak gainditzea lortu dutenak. Eta legealdi zail honetan ia 75.000 pertsona gehiagok lortu dute eskubideak dituen lan bat.

Izan ere, gehiago dira enplegu egonkrra dutenak. Lan-erreformaren ondorioz, sinatzen diren kontratu berrien laurdena inguru mugagabeak izan dira. Adierazle horiek ekonomiaren sendoenak dira, mehatxu guztiak gainditu dituztelako, eta kontratatzen jarraitu nahi duten enpresen eta Lanbideren zerbitzu publikoan beren aukera bilatzen duten pertsonen konfiantza erakusten dutelako.