PRUEBA
2 kilometroko bizikleta-ibilbideak Iruñea eta Zizur Txikia lotuko ditu Done Jakue Bidean barrena. Lurralde Kohesioko kontseilaria den Oscar Chivitek, Zizur Zendeako alkatea den Rafael Ansok eta Zizur Txikiko kontzejuko presidentea den Luis Fernando Uncetak lanak egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Sinatzeko ekitaldian izan da, baita ere, Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusia den Berta Miranda.