‘A escondidas’, izenburupean, Iban Zaldua idazleak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Ekonomikoko irakasleak, Páginas de Espuma argitaletxean orain bederatzi urte euskaraz argitaratutako ‘Inon ez, inoiz ez’, kontakizunen liburua gaztelaniara itzulita editatu berri du. Arrazoi hori dela eta, egilearekin hitz egin dugu lanaren, sorkuntza prozesuaren eta erabiltzen dituen bi hizkuntzekin (euskara eta gaztelania) duen lotura pertsonalaren eta profesionalaren inguruan.
“Ipuina da irakurlearen lankidetza handiena eskatzen duen generoa eta, idazle gisa, erronka hori interesatzen zait”, azaldu du. Iban Zalduak, gainera, bere idazketa prozesua izan du hizpide: “Bururatzen zaidan ideiarekin hasi ohi naiz; argi izpi baten moduko zerbait izaten da. Nolabaiteko forma hartzen duenean, libreta batean idazten dut, gutxieneko garapenarekin. Hori bai, inoiz ez naiz zuzenean idazten hasten amaiera argi izan arte”. Gainera, lanerako erabiltzen dituen bi hizkuntzekin zer harreman mota duen ere kontatu digu: “Hasiera batean aukeratu nuen hizkuntza gaztelania izan zen, nire ama hizkuntza baitzen. Bizitzaren gorabeherak medio, euskara nire hizkuntza nagusi bihurtu zenean, sortzeko nire hizkuntza nagusi ere bihurtu zen”.