Lurralde Arteko Kontseilua

0
PRUEBA

Euskadi, gainerako autonomia-erkidegoetako asko bezala, ez dator bat, ez formari ez edukiaren zati bati dagokienez, Osasun Ministerioak Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan proposatutakoarekin. Bilera hori akordiorik gabe amaitu da.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik azaldu duenez, Euskadin urtero, gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi zenetik, arnas eritasun akutuen hedapena murrizteko osasun-gomendioak zabaltzen eta aplikatzen dira osasuneko profesionalen artean eta, oro har, herritarren artean. Neurri horien artean daude, besteak beste, maskarak erabiltzea gomendatzea, pilaketak saihestea, pertsona asko biltzen diren lekuak aireztatzea, pertsona kalteberekiko arreta areagotzea, bereziki adinekoen egoitzetan, kontingentzia-planak aplikatzea osasun-zentroetara eta ospitaleetara hurbiltzen diren kasuek gora egitearenaurrean, eta abar.

Gaurko bileran, Osasun Ministerioak ez du arnas eritasunen eraginari buruzko daturik eman, ezproposatutako neurrien eraginkortasunari buruzko ebidentzia zientifikorik, ezta Ministerioak egindakoproposamenak babesteko txostenik ere. Proposamen horien artean, osasun-zentroetan maskarak erabiltzea «unibertsalizatzea» zegoen. Alerten Ponentziak eta Osasun Publikoko Batzordeak ere ez dute aldez aurretik bilerarik egin proposamen hori edo gainerakoak egokiak direla berresteko.  

Osasun Ministerioak, berak egindako proposamenaren inguruan, autonomia-erkidegoen ekarpenak jasotzeko bi eguneko epea ezartzea erabaki duela ikusita, Eusko Jaurlaritzak adierazi du edozein proposamenak, lehenik eta behin, Euskadik osasun-arloan dituen eskumenak errespetatu beharko lituzkeela, eta, bigarrenik, proposamena Alerten Ponentziak eta Osasun Publikoko Batzordeak (autonomia-erkidegoetako eta Osasun Ministerioko partaidetza-organo teknikoak) berretsibeharko luketela.

Osasun Sailak eta Osakidetzak berriro ere adierazi dute maskara erabiltzea gomendagarria dela arnas arazoen sintomak daudenean, norbera eta inguruan ditugun pertsonak babesteko. Era berean, kutsatzeko arriskuaren aurrean, leku jendetsuetan distantzia fisikoa mantentzea, eskuen higienea handitzea, ahoa eta sudurra estaltzea eztul egitean eta doministiku egitean, eta espazioak aireztatzea iradokitzen da.