Lehendakariak eta IEEko idazkari nagusiak hezkuntza, zientzia eta kulturaren arloan lankidetzan jarraitzea erabaki dute

0
PRUEBA

Gaur goizean, Madrilen, Mariano Jabonero Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (IEE) idazkari nagusiarekin bildu da Lehendakaria, zehazki, biek ala biek 2021eko otsailean, Ajuria Enean sinatu zuten Lankidetza Hitzarmenaren berritzea aztertzeko. Hezkuntzan, Zientzian eta Kulturan, euskal komunitatearen eta komunitate iberoamerikarraren artean ekintza bateratuak aurrera eramatea da akordio horren helburua.

Akordio horri esker, orain arte, egitasmo ugari eraman ahal izan dituzte aurrera bi erakundeek, batez ere, goi-mailako hezkuntzan eta hezkuntza tekniko-profesionalean. Halaber, hezkuntzari eta aldaketa teknologikoari buruzko ikerketetan sakondu da, betiere interes komuneko aukerak eta arriskuak kontuan hartuta, hala nola, ezagutzaren automatizazioa eta debaluazioa Iberoamerikan.

Era berean, lankidetza honi esker, euskal unibertsitateek aktiboki parte hartu ahal izan dute Iberoamerika 2030 Unibertsitatea izenekoan, IEEren eskualde-estrategiaren barruan. Iberoamerikan goi-mailako hezkuntzarako eta ikerketarako eremu komun bat sortzea da egitasmo horren helburua. Hori horrela, hainbat lankidetza-ildo aurreikusi dira akordioan, hala nola, informazioa eta esperientziak trukatzea, irakasle eta ikasleentzako mugikortasun-bekak, ikerketa-proiektu partekatuak, praktikaldiak eta Iberoamerikako unibertsitateen nazioartekotzea bultzatuko duten baterako beste estrategia batzuk.