Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak goranzko joerari eutsi dio azken bost urteetan, eta iaz 2.447 familiaren gatazketan egin zituen bitartekaritza-lanak

0
PRUEBA
  • Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko familientzako arreta-zerbitzua da
  • Iaz zerbitzura bertaratu ziren familien % 86,7k bikotea haustearen ondoriozko gaiak konpontzea zuten helburu
  • Gaur ospatzen da Bitartekaritzaren Europako Eguna

Azken bost urteotan Familia Bitartekaritzako Zerbitzua nabarmen hazi da arreta jaso duten pertsonen kopuruan, lan egindako espedienteen kopuruan eta esku-hartzeen kopuruan. Hain zuzen, egin berri den 2023ko balantzean, arreta jaso duten pertsonen kopurua 2019an arreta jaso zutenen kopurua baino % 31,3 handiagoa da. Landutako espedienteei dagokienez, % 17ko igoera izan da, eta jardueraren garapenean egindako esku-hartzeen kopuruak % 40,4 egin du gora.

Hala, 2023. urteak berretsi egin du, pandemiaren eragina gorabehera, denboran luzatzen ari den joera. Joan den urtean, zerbitzuko bitartekari-talde profesionalak Euskal Autonomia Erkidegoko 2.447 familia artatu zituen (aurreko urtean baino ia % 10 gehiago). Gainera, 2023an, oro har, hiru lurraldeetan gora egin du jardunen kopuruak, artatutako pertsonen kopuruak eta espedienteen kopuruak.

Zerbitzu hau eskaintzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gaur, urtarrilaren 21a, Bitartekaritzaren Europako Eguna dela eta, argitaratu ditu urteko balantzearen datuak. Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzetan, “bitartekaritzak gatazkei heltzeko beste paradigma bat eskaintzen du, eta erantzun egokia ematen dio metodo alternatiboak edo metodo tradizionalen osagarri diren metodoak eskatzen dituen gizarte-eskariari. Izan ere, gure gizartearen egungo konplexutasunera egokitu daitezkeen elkarrizketa-espazioak ahalbidetzen dira”.

Zer dago zerbitzu horretan?

Gatazkak epaitegietatik kanpo konpontzeko familientzako arreta-zerbitzua da. Publikoa, borondatezkoa eta doakoa da, eta ingurune neutral batean profesional inpartzialen eta adituen esku-hartzean datza.

Zerbitzuak bitartekaritzaren arloko informazio juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen du. Era berean, familia- edo bikote-egoerari buruz hitz egiteko espazio neutrala eskaintzen du. “Bultzatzen da aldeek beren gatazkak kudeatzeko ardura har dezaten; horretarako, adostasuna bilatzen da, eta desadostasunak eta eztabaidak modu negoziatu eta baketsuan ebazten dira. Solasaldi kooperatiboa sortzen duten hitza eta gogoeta-prozesu partekatuak dira tresna nagusia”, adierazi du Amilibiak. Helburua da komunikazioa eta familia-gatazken konponbidea erraztea, adostutako akordioak bultzatzearen bidetik, eta, hartara, kostu emozionalak eta denborak minimizatzea eta familia-harremanak judizializa daitezen saihestea.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duen zerbitzu hori erabili ahal izateko, aldez aurretik hitzordua adostu beharko da telefono hauen bidez: 943 576 208 (Gipuzkoa), 945 171 125 (Araba) eta 944 277 788 (Bizkaia).

Familia-bitartekariek osatutako taldea diziplinartekoa da arlo sozialean, psikologikoan eta juridikoan.

2023ko datuak

Joan den urteari dagokionez, 2023an artatutako pertsonen kopurua % 11,3 igo zen aurreko urtearekin alderatuta. Guztira 16.140 pertsona artatu ziren (10.282 emakume eta 5.858 gizon).

Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 21.367 esku-hartze egin zituen (12.502 Bizkaian, 3.454 Araban eta 5.411 Gipuzkoan), eta datu hori 2022. urtekoa baino % 17,2 handiagoa da.

Guztira 2.447 espediente ireki ziren, eta, beraz, 2.447 familiarekin zuzenean lan egin zen. Datu horrek agerian uzten du % 9,7 hazi dela artatutako pertsonen kopurua, 2022. urtearekin alderatuta.

Gatazken tipologiari dagokionez, joan den urtean Familia Bitartekaritzako Zerbitzura jo zuten familien % 86,7k bikotea haustearen inguruko gaiak konpontzea zuten helburu, eta % 13,3k beste familia-gatazka batzuk.

Horrez gain, eta ohikoa denez, eutsi egiten zaio akordioan amaitutako bitartekaritza-prozesuen ehuneko altuari, 2022an % 82,3 izan ziren —2021. urteko ehunekoa baino % 8,1 handiagoa—.

Nabarmendu behar da Tolosako egoitzan (2020an ireki zen) gora egiten jarraitzen duela bitartekaritzan artatutako familien kopuruak (aurre-bitartekaritza eta bitartekaritza-prozesuetan); izatez, 2022. urteko 35 espedientetatik 53 espedientetara pasa da.

2023ko taulak

Telefono bidezko arretari dagokionez, zerbitzuarekin harremanetan jarri ziren pertsona gehienak emakumeak izan ziren (% 67,3), baina gora egin zuen telefono bidezko arretara jo zuten gizonen kopuruak. Aurre-bitartekaritzan, telefono bidezko arretan bezalaxe, bitartekaritza gehien eskatzen dutenak emakumeak badira ere (% 57,6), gizonen ehunekoa hurbiltzen ari da (% 42,4).

Gero, bitartekaritza-prozesuetan eta jarraipenetan antzekoagoa da emakumeen ehunekoa (% 52) eta gizonezkoena (% 48).

2023an ARTATUTAKO PERTSONAK

16.140

EMAKUMEAK

BIZKAIA     ARABA    GIPUZKOA

GIZONAK

BIZKAIA     ARABA    GIPUZKOA

TELEFONO BIDEZKO ARRETA % 67,3   % 67,5   % 67,1

5.078       948           1.925

% 32,7  % 32,5   % 32,9

2.462        457         943

GUZTIRA % 67,3 % 32,7
AURREBITARTEKARITZA % 58,8   % 54   % 60,1

319         203          214

% 41,2   % 46   % 39,9

223          173        142

GUZTIRA % 57,6 % 42,4
BITARTEKARITZA-PROZESUAK % 51,8  % 51,8     % 52,3

641            224         225

% 48,2   % 48,2    % 47,7

596           208        205

GUZTIRA % 52 % 48
JARRAIPENA % 53,5   % 51,1   % 53,4

290            113           102

% 46,5   % 48,9   % 46,6

252            108        89

GUZTIRA % 52,6 % 47,4

 

Artatutako familiekin egindako lanean 21.367 esku-hartze egin ziren, 2022an baino % 17,2 gehiago.

2023an EGINDAKO ESKU-HARTZEAK BIZKAIA ARABA GIPUZKOA GUZTIRA
  12.502 3.454 5.411 21.367

 

Guztira 2.447 espediente ireki ziren, hau da, 2023an 2.447 familiarekin lan egin zen lau egoitzetan (Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Tolosa). Hiru Lurralde Historikoetan artatutako familien kopuruan % 9,7ko gehikuntza izan da, 2022ko datuekin alderatuta.

2023an EAE-AN LANDU DIREN ESPEDIENTEAK BIZKAIA ARABA GIPUZKOA ESPED. GUZTIRA
AURREBITARTEKARITZAKO ESPEDIENTEAK  

382

 

224

 250

DONOSTIA       TOLOSA

 222          28

856

BITARTEKARITZA-PROZESUETAKO ESPED.  

591

 

211

206

DONOSTIA      TOLOSA

  181         25

 

1.008

JARRAIPENEKO ESPED.  

344

 

125

114

DONOSTIA      TOLOSA

     111            3      

 

583

ESPEDIENTEAK GUZTIRA 1.317  

560

 

  514         56

570

 

 

2.447

 

 

 

EAE-AN BITARTEKARITZAN LANDU DIREN ESPEDIENTEAK

2023. URTEA

BIZKAIA ARABA GIPUZKOA GUZTIRA
AURREBITARTEKARITZAKO ESPEDIENTEAK 382 224 250

DONOSTIA TOLOSA

 222           28

856
BIKOTEA HAUSTEAREN ONDORIOZKO GATAZKAK 304 172  169            24 669
FAMILIA-GATAZKAK 78 52   53             4 187
BITARTEKARITZA-PROZESUETAKO ESPED. 591 211 206

DONOSTIA   TOLOSA

 181            25

1.008
BIKOTEA HAUSTEAREN ONDORIOZKO GATAZKAK 557 198  167            24 946
FAMILIA-GATAZKAK 34 13   14              1 62
ESPEDIENTEAK GUZTIRA 973 435 456 1.864

 

 

AMAITUTAKO BITARTEKARITZA-PROZESUAK BIZKAIA ARABA GIPUZKOA
AKORDIOAK % 86,8 % 75,7 % 79,2
BITARTEKARITZA AMAITZEA ERABAKITZEN DUTE % 10,4 % 21,7 % 20,8
BIDERAEZINAK % 2,8 % 2,6 0