Gobernu Kontseiluak baimena eman du 2024an Lanbideren prestazioetarako 641 milioiko gastua egiteko

0
PRUEBA

Jaurlaritzaren Kontseiluak 641 milioi euroko gastua egiteko baimena eman du gaur 2024rako, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera jasotzeko eskubidea duten pertsonen diru-sarrerak bermatzeko, horiek baitira Lanbidek leihatila bakarrean ematen dituen prestazioak.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kasuan, urte honetarako aurreikusitako zenbatekoa 382 milioi eurokoa da. Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarriari dagokionez, 79 milioi euroko aurreikuspena dago, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari dagokionez, Jaurlaritzak 180 milioi euroko gastua baimendu du 2024an.

Prestazio multzo hori hilero ordaintzen denez, urte osoko zenbatekoa baimentzen da, Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak, hura kudeatzeko eta ordaintzeko ardura duen organoak, finantzaketarako baliabide ekonomikoak eskura dituela bermatzeko.