“Argi daukagu baliabidearen eta arrantza-sektorearen etorkizuna erantzukizunetik eta berrikuntzatik datorrela”. 50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Echebastar kontserba enpresak anbizioz eta baikortasunez begiratzen dio etorkizunari. Jatorria eta egoitza Bermeon dituen familia-konpainia honek bere burua berrasmatzen jakin du bere negozio-lerroaren dibertsifikazioarekin eta berrikuntzaren aldeko apustu argiarekin, betiere ingurumen-jasangarritasuna eta gardentasuna bereizgarri direla.
“Beti aritu gara arrantzan eta gure hegalaburra kontserbagileei saltzen. Eta horretan jarraitzen dugu, baina gaur egun, urteetako lanaren ondoren, negozio-ildo berria garatzen ari gara, azken kontsumitzaileari hegalabur ultraizoztua, ketuak eta kontserbak helarazteko helburuarekin“, azaldu du Oskar Baraiazarrak, konpainiako Komunikazio eta Identitate Korporatiboko zuzendariak. Alakrana hegalaburra da, -60 gradutan ultraizoztutako produktua, Euskadiko elikagaien berrikuntzaren saria jaso duenak. “Konpainia nazional bakarra gara, eta oso gutxi dira nazioartekoak, kalitate handiko hegalabur ultraizoztua ekoizten dutenak atunontzi izozkailuetan, gatzunetan izozteko diseinatu izan direnak”, gehitu du.
Enpresak denbora eta ahalegina eskaini dion beste erronketako bat arrantza jasangarria da. “Nola egiten dugu? Ontziteria gaztea eta txikiagoa eraikiz, bide batez, Bizkaiko ontzioletatik ateratzen dena, prozesuak digitalizatuz, arrain bizi ez-objektiboa itsasora itzultzen duen zinta bikoitza bezalako sistema berritzaileak ezarriz, 24×7 ontzian begiraleak eramanez eta AZTI, MSC, ISSF… bezalako instituzio eta erakundeekin lan eginez”, zehazten du Baraiazarrak.
Jarduera horri esker, Echebastar MSC ziurtagiria lortu duen lehen inguratze arrantza konpainia izan da, bere modalitate guztietan. Ziurtagiri hori “arrantza-sektorearen inguruan indartsuena eta zorrotzena da”, zehaztu dute konpainiatik. “Baina ez ginen hor geratu eta MSC UP TO DATE merkaturatu genuen, jasangarritasunarekin dugun konpromisoaren estandarte nagusia, aurrekaririk gabeko gardentasun ariketa batekin”, gehitu du Baraiazarrak.
Gainera, berrikuntzaren aldeko apustua I+G proiektuak garatzean gauzatzen da, hala nola zenbait bazkiderekin batera sortu berri duen Saretu. Enpresa hHrren helburua arrantza-sareen balioa handitzea da, “ekonomia zirkularraren aldeko apustu estrategiko batean”. Eta erronka berri gisa, Echebastarrek jatetxeen sektorera jotzen du, urte amaieran, Bermeon, argitara emango duen proiektu batekin.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.