Melgosa Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran izan da

0
PRUEBA

Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako Kontseiluaren osoko bilkura izan da gaur goizean. Bileran Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izan da, beste batzuen artean. Bertan, Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia (2022-2026) lantzen jarraitzeko beharra aztertu da. Bilera Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan izan da, Gasteizen.