Andima Laskurain (Korta): “Datozen lau urteetan %50 hazteko asmo handiko helburua jarri dugu”

0

Kortak bere historiako lehen 60 urteak ospatu berri ditu, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldi batekin. Gipuzkoako enpresa punta-puntako euskal enpresaren adibiderik onenetakoa da: familia-izaerako ETEa, ‘nitxo-txapeldun’ edo ‘txapeldun ezkututzat’ jotzen dena, duela hamarkada batzuetatik oso nazioartekotuta dago eta beti industriaren sektoreko teknologian eta berrikuntzan zentratuta dago.  

Zumaiako konpainia, torloju boladunak ekoizten espezializatua dagoena, Narciso eta Candido Korta anaiek sortu zuten, eta geroago hirugarren bat batu zen, Joxe Mari, 1994tik 2000ra Adegi Gipuzkoako patronalaren buru izan zena, ETAren atentatu batean hil zuten arte. Hala ere, enpresak aurrera egitea lortu zuen, familiaren bigarren belaunaldia buru zela, kanpoko profesionalen talde baten laguntzarekin.  

Andima Laskurain da egungo zuzendari nagusia eta, elkarrizketa honetan, Euskadin erreferente izan den eta izaten jarraitzen duen euskal enpresa baten gakoak azaltzen ditu. Konpainiak bere buruari ezartzen dizkion erronken artean, hurrengo 4 urteetan fakturazioan %50 hazteko helburua azpimarratzen du. Horretarako, urrats batzuk ezartzen ditu:  

  • Enplegua sortzea: plantilla %15 handituz. 
  • Produktibitatea hobetzea: baliabideen optimizazioan oinarritutako Lean filosofia aplikatuz. 
  • Inbertsioak: urte bakoitzeko fakturazioaren %10 inbertitzea, datozen lau urteetan lau milioi eurotik gora izateko. 
  • Ingurumenarekiko errespetua: sortutako hondakin guztiak kudeatzeko erronka. 

 

 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzekoenpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu