Hitzarmena HABE-rekin, hiru euskal espetxeetako askatasun-gabetuei euskarazko klaseak emateko

0

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu du Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin (HABE) akordio bat sinatzea, hiru euskal espetxeetan preso dauden pertsonei euskara irakasteko.

HABErekin sinatutako lehen hitzarmena da, eta berariaz jasotzen du euskara irakasteko ikastaroak berrantolatu, kontrolatu eta horien jarraipena egin eta ematea. Horretarako, akordioak 100.000 euroko ekarpen ekonomikoa ezartzen du 2024rako.

Akordio honen bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Espetxe Ereduaren esparruan ahalbidetzen duen prestakuntza-zorro zabala indartu nahi da. Eredu horren azken helburua askatasunik ez duten pertsonen berreziketa eta gizarteratzea da.

Ildo horretatik, uste da barnekoek  euskara jakiteak lagundu egiten duela esparru guztietan barneratzen, elkarrekin bizi diren euskal gizartearen kulturaren zati garrantzitsu batera hurbiltzen baititu.