Gogora Institutuak eta Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

0
PRUEBA

Akordioa 35.000 euroko dirulaguntzaren bidez gauzatuko da, Martxoak 3 Memoriagunea sortzeko beharrezkoak diren ikerketa-, inbentario-, dokumentazio- eta zabalkunde-lanak egiteko

Aintzane Ezenarro, Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, eta José Luis Martinez Ocio, Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteko kideak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur arratsaldean Gasteizen.

Gogora Institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko akordio honen helburua lankidetza-esparru bat sortzea da, Martxoak 3 Elkarteak eta Gogora Institutuak dituzten baliabide historikoak, materialak, dokumentalak eta erakusketakoak babestu eta emateko, Martxoak 3 Memoriagunea sortzeko prozesurako. Hitzarmenak ikerketa, dokumentazio eta inbentariatze lanak jasotzen ditu, eta horretarako, Gogora Institutuak 35.000 euro bideratuko ditu.

Hitzarmenaren sinaduran izan dira Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, eta Nerea Martínez, Martxoak 3 elkarteko kidea.