Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko ditu landa-eremuetako 52 udalerritan kutxazainak instalatzeko laguntzen bidez

0

Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko dizkie landa-eremuetako 52 euskal udalerriri, kutxazain automatikoak instalatzeko laguntza-lerro bat ezarrita. Horretarako, datorren martxoan lizitazio bat irekiko da udalerri bakoitzean zerbitzu horren dirulaguntza adjudikatzeko: 6 Araban, 21 Gipuzkoan eta 25 Bizkaian.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ekimen hau aurreratu zien finantza-erakundeei iaz, landa-garapena landa-eremuen hazkunde- eta biziberritze-prozesutzat hartuta, biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko, hainbat ardatz nagusiren bidez: ardatz ekonomikoa, soziokulturala, ingurumenekoa, etab.

“Helburua da benetako finantza-inklusio baten alde lan egitea, hazkundea ahalbidetuko duena landa-eremuen garapen ekonomikoan. Izan ere, banku-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen presentziak aurrezkia, familien inbertsioa eta enpresa-proiektuen garapena sustatzen du, eta horrek, aldi berean, eremu osoaren aurrerapen ekonomikoari laguntzen dio”, nabarmendu du Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Hernando Lacallek, gaur Arabako Navaridas herrian egindako ekitaldian, Arabako Foru Aldundiak eta Kutxabankek bultzatutako kutxazain automatiko baten instalazioa dela eta. Ekitaldian izan dira, halaber, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Arabako diputatu Anartz Gorrotxategi.