Galdakao-Usansoloko Unibertsitate-Ospitaleko Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitate berriak martxoaren 4an artatuko ditu lehen pazienteak

0

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gaur arratsaldean bisitatu du unitate berria. Unitate hori oso onuragarria izango da ospitaleratze partzialean edo osoan tratamendu intentsiboa behar duten Elikadura Portaeraren Nahasmendua duten Bizkaiko pazienteentzat

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, gaur arratsaldean, bisitatu du Osakidetzaren Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitate berria. Datorren martxoaren 4an, astelehenean, ateak irekiko dituen unitate hori oso onuragarria izango da ospitaleratze partzialean edo osoan tratamendu intentsiboa behar duten Elikadura Portaeraren Nahasmendua duten Bizkaiko pazienteentzat.

Unitate berrian 150.717,738 euroko inbertsioa egin da. Unitatea ospitaleko bigarren solairuan dago, Psikiatriako eremuan, eta 6 oheko ospitalizazio espezifikoko gela bat eta eguneko ospitale bat ditu, gehienez ere 6 plaza osagarri izango dituena. Unitateak 9:00etatik 21:30era bitartean artatuko ditu pazienteak eta haien beharretara egokituko da.

Elikadura Portaeraren Nahasmenduko Unitatea irekitzeak plantilla handitzea eragingo du. Beste bi fakultatibo (psikiatra bat eta psikologo kliniko bat) gehituko zaizkio gaur egun modu monografikoan patologia horiez arduratzen den lantaldeari. Horrez gain, dispositibo horretan artatuko diren pazienteei arreta egokia emateko Osasun Mentaleko Erizaintzako langileak kontratatuko dira.