Eusko Jaurlaritzak desaktibatu du Euskadiko Uholde Arriskuari aurre egiteko Larrialdi Plan Berezia, atzo gauaz geroztik alerta egoeran zegoena, Zadorra ibaiaren arroan izan ezik; izan ere, arroaren jarraipen estua egiten jarraituko dute, oraingoz.
Planaren desaktibazioak honako arrazoi hauek ditu oinarri: eguraldiaren aurreikuspenetan ikusitako hobekuntza, prezipitazioen beherakada orokorra eta ibai-arroen mailen beherakada handia.