PRUEBA
Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta HABE – Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea, Euskal Justizia Administrazioko kidego eta eskalak osatzen dituzten langileentzako euskara-prestakuntzako ikastaroak antolatzeko, ikastaro horiek kontratatzea eta ikasleen jarraipena egitea helburu hartuta:
- Prozesu- eta administrazio-kudeaketa.
- Prozesu- eta administrazio-tramitazioa.
- Laguntza judiziala.
- Auzitegiko medikuen kidegoa.
- Karrera judizialeko langileak eta karrera judizialerako hautagaiak.
- Aldi baterako lanpostuak betetzeko epaileak.
- Ordezko magistratuak.
- Bake-epaileak.
- Karrera fiskaleko eta Justizia Administrazioko letraduen kidegoko pertsonala: titularrak eta ordezkoak.
Horretarako, akordioak 430.000 euroko ekarpen ekonomikoa ezartzen du 2024rako.
Euskara-ikastaroak autoikaskuntza-sistemen bidez edo euskaltegi batek emandako ikastaro presentzialen sistemen bidez antolatuko dira, eta Administrazioaren beraren lokaletan edo euskaltegian bertan eman ahal izango dira.