Javier Diéguez buru dela eratu da Cyberzaintzaren Aholku Kontseilua

0
PRUEBA

Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusia buru dela egin da Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren Aholku Kontseilua eratzeko bilera. Cyberzaintzaren Miñaoko egoitzan egin den lehenengo bilera horretan hainbat diziplinatan adituak diren eremu publikoko eta pribatuko 11 pertsona izendatu dira, eta gaurtik aurrera Agentziaren gobernu-organoei aholku ematea izango da haien eginkizuna:

  1. Rikardo Lamadrid, Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria Lanbide Heziketako Sailburuordetzan.
  2. Benjamín Juez, Osakidetzako Informatikako eta Informazio Sistemetako zuzendariordea.
  3. Eduardo Jacob, UPV/EHUko katedraduna eta Zibersegurtasunean aditua.
  4. Ana Ayerbe, Tecnaliako CORES Digital arloko zuzendaria.
  5. Xabier Michelena, CYBASQUEkopresidentea.
  6. Unai Aberasturi, DBEBren zuzendaria.
  7. Jose María Yurrebaso, Ertzaintzako Ikerketa Kriminalaren Ataleko burua.
  8. Izaskun Urrestarazu, Izenperen zuzendari nagusia.
  9. Aitor Urzelai, SPRIren zuzendari nagusia.
  10. Idoia Mateo, Santander Bankuko Zentro Korporatiboko CISOa eta Santander Taldeko CISOa Europan.
  11. Andoni Valverde, Iberdrolako Global CyberFusion-en arduraduna.

Era berean, bileran Diéguezek Euskadiko zibersegurtasun-estrategiaren atariko ildo estrategikoak aurkeztu ditu, eta, besteak beste, idazkari bat izendatu da eta Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-arauak ezarri dira.