Eusko Jaurlaritzak jauzi kualitatibo bat eman nahi du datozen apirilaren 21eko hauteskundeetan dibertsitate funtzionala duten pertsonen integrazioa bultzatzeko. Horrela, hainbat ekintza berritzaile garatu ditu bai apirilaren 21ean bozkatuko dutenen bai bozketa-zentroetan mahaikide izatea egokitzen zaienen autonomia eta irisgarritasuna sustatzeko.
Hartutako neurri ugarien artean, biztanle gehien dituzten Euskadiko 4 hirietako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) 8 bozketa-zentrotan abian jarriko den bat nabarmentzen da. Adimeneko dibertsitate funtzionala duten edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako proiektu pilotu bat da, eta proiektuaren barruan irakurketa errazeko formatuan diseinatutako deanbulazio-kartelak instalatuko dira. Kartelak elebidunak izango dira, eta aukeratutako 8 bozketa-zentroetan zuzen kokatzeko jarraibideak izango dituzte. Gainera, zentro guztietan egongo da APNABI – Autismo Bizkaia elkarteko aditu eta balioztatzaile talde bat, nahi den deanbulazio-irisgarritasuna ematen den egiaztatzeko. Talde hori arduratuko da, hauteskundeen ondoren, esperientzia pilotuaren ondorioak bilduko dituen testu bat lantzeaz, Eusko Jaurlaritzak gida ofizial bat egin ahal izan dezan sistema hori Euskadin egiten diren etorkizuneko hauteskunde-prozesuetan ezartzeko.
Apirilaren 21ean bozkatuko dutenentzako beste neurri inklusibo batzuk
Proiektu pilotu horrez gainera, Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jarri ditu:
- Adimeneko dibertsitate funtzionala duten edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei egokitutako hizkuntza erabiltzen duen informazio-bideo bat. Hauteskundeak deitu zirenetik kanal (Eusko Jaurlaritzaren webgune eta sare sozialetan) eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB) hedatzen ari den dokumentua da. DESKARGA https://we.tl/t-y9ri4Np6EP
- Pertsona gorrek, ONCEko bazkide direnek edo entzuteko % 30eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek lehenengo aldiz jaso ahal izango dute bozkatzeko materiala braille sisteman euren etxeetan (bozketa-mahaian jaso ahal izateaz gainera). Egokitutako eta konfidentzialtasun-berme guztiekin zigilatutako sistema hori eskatzeko epea irekita dago Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako 012 doako telefonoan. Eskaera egiteko epea martxoaren 25ean amaituko da. Horren berri emateko, Eusko Jaurlaritzak zeinu-hizkuntza eta azpitituluak dituen azalpen-bideo bat prestatu du eta kanal (Eusko Jaurlaritzaren webgune eta sare sozialetan) eta komunikabide publikoetan (RTVE eta EITB) hedatzen ari da. DESKARGA https://we.tl/t-oqHiigmzQa
Baliabide publiko egokituak hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenentzat
Dibertsitate funtzionala, fisikoa nahiz adimenekoa, duten eta mahaikide izango diren pertsonek eskubide hauek dituzte:
- Entzuteko desgaitasuna: doako interprete-zerbitzua izango dute hauteskunde-mahaiko kide gisa dagozkien zereginak bete ahal izateko. Gainera, lehenengo aldiz, bukle magnetiko bat instala daiteke inplanteak edo audifonoak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Zerbitzu hau eskualdeko Hauteskunde Batzordeari edo Eusko Jaurlaritzako herritarrei arreta emateko zerbitzuan eska dakioke.
- Adimeneko desgaitasuna edo ulertzeko zailtasunak edo autismoaren espektroko nahasmendua dituzten pertsonek izango dituzte:
- Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat eskuliburuaren bertsio egokitu bat, APNABI – Autismo Bizkaia elkartearen laguntzaz, irakurketa errazeko bertsioan egin den jarraibide-agiria. DESKARGA https://we.tl/t-xrmD80Kmr8
- Jarraibide nagusiak modu errazean eta ulergarrian laburbiltzen dituen 5 minutuko dibulgazio-bideo bat: DESKARGA https://we.tl/t-lGv9NGPqCI