Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 euro bideratuko ditu 2024. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan kulturako publikoak garatzeko proiektu eta jarduera bereziak eta berariazkoak gauzatzeko. Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen deialdiarekin publikoak dibersifikatzeko eta zabaltzeko helburua du, baita parte-hartze kulturala hobetzea ere.
Diruz lagunduko diren proiektuak jarduera bereziak eta espezifikoak izan beharko dira eta kulturarako sarbidea galarazten edo mugatzen duten oztopoak gainditzeko, publikoekiko harreman-eredu berriak eratzeko, sorkuntza eta kultura-publikoen arteko elkarrekintzaren garrantzia nabarmentzeko edota kultura-publikoek egiten duten praktika aktiboaren garrantzia nabarmentzeko helburua dutenak. Honako hauek izango dira diruz lagunduko diren proiektu eta jarduera motak:
- Publikoak dibertsifikatzekoak: interesik gabeko publikoengana bideratutakoak dira, eta hezkuntza-trabak, psikologia-trabak eta gizarte-inguruko trabak ezabatzera bideratutakoak.
- Publikoak hedatzekoak: kulturan interesa izanda ere, kultu- jardueretan parte hartzen ez duten publikoei zuzendutako proiektuak edota jarduerak, kultura-jardueretara erakartzeko eta haietarako sarbidea errazteko esku-hartzeak behar dituztenak.
- Parte hartzea areagotzekoak: Kultur jardueretan parte hartzen duten publikoak gero eta fidelagoak izan daitezen, partaidetza-maila eta inplikazio-maila handiago lortzera bideratutako proiektu eta jarduerak.
Diruz lagunduko diren proiektu edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren garatu beharko dira, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025o azaroaren 30era bitartean eta hasi, 2024an hasitakoak izan beharko dute.
Iazko deialdiari esker 9 proiektu diruz lagundu ziren.