Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu du kultura eta gizarte arloetako bitartekotza eta berrikuntza proiektuetarako

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak bere gaurko bileran “Bitartez” deituriko deialdia onartu du. Bitartekaritza eta sare-lanaren bidez ikerketa, berrikuntza eta arte garaikidearekin konprometitua dauden kultura eta gizarte arloko bitartekaritza eta berrikuntza proiektuei bideratutako dirulaguntzak dira onartutakoak. Guztira 500.000 euroko diru partida bideratuko da deialdi honetara beti ere desberdinen arteko lankidetza eta talentua eta sormen gaitasuna ahal den gehien garatzeko asmoz.

Diru lagunduko diren proiektuak honetarako lagungarri izan beharko dute:

  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzea.
  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.
  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitea.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Dirulaguntza jasotzeko proiektuak 2024an hasi eta 2024ko abenduaren 31ra bitartean gauzatutakoak izan beharko dute. Honez gain, kultura-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura edo musika). Bestalde, proiektu bakoitzak gehienez 35.000 euro jasoko ditu, beti ere proiektuaren aurrekontuaren %70 ez badu gainditzen

2023ko deialdian 20 elkarte eta kooperatibak jaso zituzten laguntzak.