Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du

0
PRUEBA

Italia, ibilgailuen ekoizpenari dagokionez, Europako seigarren postuan dago eta hemeretzigarren postuan mundu mailan, 800.000 ibilgailu inguru fabrikatzen baititu. Automobilgintza Italiako ekonomiaren funtsezko oinarria da eta garrantzi nabarmena dauka BPGan eta baita enpleguan ere.

Ildo honetan, Basque Trade & Investment (BT&I), SPRI taldearen Internazionalizaziorako Euskal Agentziak, ohar tekniko bat egin du, herrialde honetako automozio sektoreko osagaiei buruzko ikerketa zehatza eskaintzen duena. Azterketa honetan, herrialde transalpinoa aintzat hartzen da, teknologia-eremuan presentzia handia duelako, ikerketa- eta berrikuntza-zentro garrantzitsuekin, baita esportaziorako joera handia duelako ere. Horrek guztiak sektoreko balio-kate global konplexuetan integratzeko aukera ematen dio herrialdeari.

Dinamika horren adibide bat 2022an ibilgailuen eta osagaien esportazio-bolumena da. Bolumen hori ia 38 mila milioi eurokoa izan zen, eta nazioarteko merkatuan zuen posizioa eta lehiakortasuna sendotu egin zituen, pandemiaren aurreko jarduera-mailen antzekoak lortuz.

Hala ere, merkatu hori datozen urteetan aldaketa garrantzitsuei aurre egiteko prestatzen ari da, batez ere iraunkortasunaren arloan. Testuinguru horretan, Italiak konpromiso sendoa hartu du mugikortasun iraunkorrerako trantsizioan, herrialdeko enpresen %80 inguruk epe laburrean ingurumena gehiago errespetatzen duten politikak bultzatzen baituzte.

Konpromiso horrek teknologia berriak garatzeko ikuspegi berritu bat suposatzen du, hala nola tren motor (powertrainingelesez) eraginkorragoen bitartez. Hau da, sektoreak ibilgailuentzako propultsio-sistema aurreratuen alde egiten du, hala nola motor hibrido eta elektrikoen alde, bai eta material arinagoen alde ere, autoen pisua murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko.

Fabrikatzaileen artean, Stellantis nabarmentzen da, produkzio nazionalaren %88 ekoizten duena. Gainera, BT&I-k egindako ohar teknikoan, enpresaren hazkunde iraunkorra aurreikusten da 2030 arte, Italiako automobilen ekoizpena suspertzeko planen iragarkiaren bidez babestuta, azken bi hamarkadetako beheranzko joerari buelta emateko.