Gaur Astekonomian jorratzen diren gaiak: KPIa murriztu egin da otsailean, eta euskal ekonomiak hazkunde leuneko eremuan jarraitzen du

0
PRUEBA

Euskadin otsailean izandako KPIaren murrizketak (lau hamarren bidean utzita) eta euskal ekonomia hazkunde leuneko eremuan mantentzeak itxuratzen dute gaur Astekonomia. Ekonomia Zuzendaritzak egindako asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, euskal aireportuen bolada ona ere islatzen duena, otsailean pertsonen joan-etorrietan lortutako errekor berriarekin batera.

Otsailean, Euskadiko KPIa % 3,1ekoa izan zen, aurreko hilekoaren lau hamarren azpitik. Horrela, eta elektrizitatearen prezioaren jaitsierari esker, berriro ere beheranzko bideari heldu dio, urtarrileko gorakadaren ondoren. Aitzitik, azpiko inflazioa pixka bat igo zen, % 3,8tik % 3,9ra.

Bestalde, euskal ekonomiaren termometroak 82 puntuko balioa izan zuen otsailean. Horrela, hazkunde leuneko eremuan geratu zen. Zehazki, puntu bat eta sei hamarren murriztu da aurreko hilaren aldean, inbertsioaren eta kanpo-sektorearen bilakaera neurrizkoagoa izan delako. Aitzitik, enpleguak bere joera positiboarekin jarraitzen du.

Era berean, otsailean, pertsonen trafikoak 450.000 joan-etorri gainditu zituen euskal aireportuetan. Kopuru hori % 16,0 igo zen aurreko urteko aldi beraren aldean, eta otsail batean inoiz izan den erregistrorik altuena da.

Asteroko laburpen hau minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, eta gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea du helburu.