Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek basogintza-sektorea eta euskal basoen “kudeaketa jasangarria eta aktiboa” defendatzen duen Adierazpena sinatu dute

0
PRUEBA

Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko den astean, dokumentu honek euskal “basoen ondarea” balioesten du, gizarte, ingurumen eta ekonomia aberastasun iturri gisa.

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Baskegurrek, Basoa Fundazioak, Fraisoro Eskola Lanbide Heziketa Integratuko Nekazaritza Zentroak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako baso-jabeen elkarteak biltzen dituen Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak basogintza-sektorearen aldeko adierazpena sinatu dute astelehen honetan, basogintzari balioa emateko eta Euskadin baso-kudeaketa jasangarria eta aktiboa sustatzeko.

Datorren hilaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela aprobetxatuz, gaur sinatu dute Adierazpen instituzional hau Zizurkilgo Fraisoro nekazaritza eskolan. Era horretan, baso-abandonuari aurre egiteko konpromisoa azaldu dute euskal erakundeek eta baso-zuraren sektoreak. Azaldu dutenez, euskal «baso-ondarea ingurumen, gizarte eta ekonomia aberastasun iturri da”; eta baita ere «klima-aldaketaren aurkako borrokarako tresna garrantzitsua».

Bestalde, Julian Unanue Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederazioko presidenteak gogorarazi duenez, mende bat pasatxoan, Euskadi zuhaitz-azaleraren % 25 baino ez izatetik, Europako baso-ratio handiena duen eskualdeetako bat izatera pasa da: gaur egun, Euskal Autonomia Elkarteko azalera osoaren % 55 baino gehiago zuhaiztiak dira.

Eta azpimarratu du eraldaketa hori ez dela «bakarrik» etorri, baizik eta «lehen sektoreari lotutako milaka baso-jaberen» eskutik iritsi dela, eta horien jarduera «baserriaren euskarri garrantzitsua» izan dela. Euskadik Baso Kudeaketa Jasangarriaren alde egindako apustua azpimarratu du Unanuek eta esan du, EAE-ko baso azalerako % 27 PEFC jasangarritasun zigiluaren baitan zertifikatuta dagoela, Espainiako estatuan % 14 den bitartean.

Sinaduraren ondoren, pinu gorri (Pinus Sylvestris) bat landatu da Fraisoro Eskolako ikasleak hainbat baso-espezie sartzen ari diren lursail batean.