Bingen Zupiriak “Chillida/Balenciaga. Forma tolesten” erakusketaren aurkezpenean parte hartuko du

0
PRUEBA

Gaur aurkeztu da Balentziaga Museoan «Chillida/Balenciaga. Forma telesten» erakusketa, Eduardo Chillida artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. 1990ean, Eduardo Chillidak Balenciagaren omenez eskultura sortu zuen, miresten zituen artista eta pentsalariei eskainitako sail baten barruan. Balenciagaren lanaren interpretazioa azaleratzen duen obra horretatik abiatuta, “Chillida eta Balenciaga. Forma tolesten” erakusketak bi sortzaileen 42 lanen arteko topaketa formala proposatzen du.

Aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Mikel Chillida, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioko zuzendaria; Mireia Massagué, Chillida Lekuko zuzendaria eta Miren Vives, Cristobal Balenciaga Museoko zuzendaria.

Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu duenez, «proiektu honek Balentziaga Museoa eta Chillida-Leku lotzen ditu. Topalekuaren adibide ona da. Chillidaren Mendeurrenaren leloarekin bat egiten du. Eta Balentziaga Museoa artelanen eta gure arteko topaleku bihurtzen da. Chillida Mendeurrenaren aukera aprobetxatu nahi duten guztiek aukera dute, bi euskal artista unibertsalen arteko elkarrizketaz gozatzeko «.