Itzulia Basque Country 2024 lasterketaren eraginak Euskadiko trafikoan

0
  • Lasterketa apirilaren 1etik 6ra bitartean egingo da Irun eta Eibar artean
  • Ertzaintza eta udaltzaingoak arduratuko dira txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboaz

Itzulia 2024 lasterketaren 63. edizioa Irundik abiatuko da apirilaren 1ean, eta Eibarren amaituko da hilaren 6an. Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa, eta Ertzaintzako 306 agentek (Trafiko Unitateko, Brigada Mugikorreko, Zaintza eta Erreskateko eta ertzain-etxeetako agenteek) parte hartuko dute, eragindako herrietako udaltzaingoekin batera.  

Itzulia Basque Country 2024 lasterketari buruzko informazio guztia web-orri, aplikazio eta Twitter kontu ofizialen bidez hedatzen da. Gainera, herritarrek Eusko Jaurlaritzaren telefono-zenbaki bat, 24 orduetan aktibo dagoen 011, erabil dezakete trafikoari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunea edo @TrafikoaEJGV Twitter kontua ere. Era berean, Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango da trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

TRAFIKOAN ERAGINAK

ASTELEHENA, APIRILAK 1: 1. ETAPA – IRUN – IRUN

  • Etaparen kilometroak guztira: 10 km.
  • Lehenengo etapa banakako erlojupekoa da, eta Irunen izango ditu irteera eta helmuga.
  • Eraginak:
    • Luis Mariano kaletik irtengo da, eta ibilbide hau egingo du: Joaquín Gamón kalea, Foru kalea, Kale Nagusia, Artaleku kalea, Elizatxo hiribidea, GI-3452, Olaberria auzoa, Eguzkitzaldea kalea, Urdanibia plaza, Pelegrin de Uranzu kalea, San Martzial eta helmuga San Juan Arria plazan.
    • Zirkuitua 12:00ak aldera itxiko da.
    • Azken txirrindularia 17:30 aldera iritsiko da helmugara.

ASTEARTEA, APIRILAK 2: 2. ETAPA – IRUN – KANBO

  • Etaparen kilometroak guztira: 160 km.
  • Bigarren etapak Irunen izango du eragina, irteera neutralizatuan, 13:12 aldera.
  • Hauxe izango da ibilbidea: FICOBA, Iparralde hiribidea, Kolon pasealekua, Nafarroa hiribidea, GI-636, Endarlatza hiribidea eta Behobiako zubitik Frantzian sartuko da.

ASTEAZKENA, APIRILAK 3: 3. ETAPA – EZPELETA – ALTSASU

  • Etaparen kilometroak guztira: 190,9 km.
  • Hirugarren etapa hau nagusiki Nafarroako Foru Komunitatetik igaroko da. Lasterketa 15:50ean sartuko da Euskadin Otzaurte gainetik, eta Zegama, Segura, Idiazabal, Olaberria, Lazkao eta Ataundik pasatuko da. Lizarrustiko gainetik Nafarroan sartuko da 16:50 aldera.
  • Eraginak:
    • Otzaurteko gainerako igoera, GI-2637 errepidea, 15:15 aldera itxiko da 30 bat minutuan, bandera berdeak eramango dituen Ertzaintzaren motozikleta igaro arte.
    • N-1eko 417A irteera, Irunerako noranzkoan, 15:50ean itxiko du, 30 bat minutuan, Ertzaintzako Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko patruila batek.

OSTEGUNA, APIRILAK 4: 4. ETAPA – ALTSASU – LEGUTIO

  • Etaparen kilometroak guztira: 159 km.
  • Etapa Altsasutik abiatuko da eta Legution amaituko da. Ziordiako GALPen gasolindegian hartuko zaio txanda Guardia Zibilari. Herri hauetatik igaroko da: Egino, Ilarduia, Albeniz, Zalduendo, Ordoñana, Agurain, Opakua, Maeztu, Azazeta, Vitoria-Gasteiz, Arkaute, Durana, Oleta, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Legutio. Etenek 30 bat minutu iraungo dute, bandera berdeak eramango dituen Ertzaintzaren motozikleta igaro arte.
  • Eraginak:
    • A-132, 14:20tik aurrera, Maeztu eta Gasteiz artean.
    • Gasteizen, Brusela hiribidean izango du eragina, Arkaiatetik N-104 errepiderako sarbidera arte, 14:50 aldera.
    • N-104 errepidea, 14:55etik aurrera, Elorriaga eta A-2134 errepideko bidegurutzearen artean
    • A-2134 errepidea, 14:55 aurrera, Arzubiagako bidegurutzearen eta N-104 errepidearen artean
    • A-3002 errepidea, 14:55etik aurrera, Eskalmendi eta A-627 errepideko bidegurutzeren artean
    • A-627, bi aldiz: 15:20etatik aurrera Landako bidegurutzearen eta Larrabeako bidegurutzearen (A-3006) artean; eta 16:40etik aurrera Gipuzkoako mugaren eta Larrabeako bidegurutzearen (A-3006) artean.
    • N-240 errepidea, 14,400 eta 16,600 kilometro-puntuen artean, lehenengo aldiz 15:30ean itxiko da, eta bigarren aldiz 16:45 aldera.
    • A-623 errepidea, N-240 errepiderako bidegurutzearen eta Bizkaiko mugaren artean 15:35 aldera
    • BI-623 errepidea, Arabako mugaren eta Oletako bidegurutzearen artean, 15:40 aldera
    • A-3920 errepidea, Gurutzetako gainaren eta Untzillako bidegurutzearen artean (A-3920) 15:45 aldera.
    • Gi-627 errepidea, Gi-2620 errepiderako biribilgunearen eta Arabako mugaren artean, 16:15 aldera
    • Gi-3310 errepidea, Gi-627 errepiderako bidegurutzearen eta Salinako gainaren artean, 16:25 aldera

OSTIRALA, APIRILAK 7: 5. ETAPA – GASTEIZ – ZORNOTZA

  • Etaparen kilometroak guztira: 175,9 km.
  • Etapa Gasteiztik abiatuko da 12:42 aldera eta Zornotzan amaituko da 17:17 aldera, eta herri hauetatik igaroko da: Gasteiz (ibilbide neutralizatua: Mendizabala, Lasarteko Atea, Gaztelako Atea, Ramón y Cajal, Manuel Iradier, Dato, Andre Maria Zuria, Mateo Moraza, Olagibel, Judizmendi, Valladolid, Brusela hiribidea), Elorriaga, Arkaute, Durana, Retana, Miñao Gutxia, Mendarozketa, Etxabarri-Ibiña, Berrikano, Gopegi, Murua, Etxaguen, Igorre, Lemoa, Zornotza, Otxandio, Dima, Zugastieta eta amaiera Zornotzan. Etenek 30 bat minutu iraungo dute, bandera berdeak eramango dituen Ertzaintzaren motozikleta igaro arte.
  • Eraginak:
    • N-104 errepidea, 12:30etik aurrera, Elorriaga eta A-2I34 errepideko bidegurutzearen artean
    • A-2134 errepidea, 12:30 aurrera, N-104 errepidearen eta Arzubiagako bidegurutzearen artean
    • A-3002 errepidea, 12:35 aurrera, Eskalmendi eta Durana artean
    • A-3608 errepidea, 13:00 aurrera, Buruagako bidegurutzearen eta N-240 errepidearen artean
    • N-240 errepidea, 13:20 aurrera, Etxaguengo bidegurutzearen, 20 KP, eta Lemoa artean
    • N-240 errepidea, 15:20etik aurrera, Igorre eta Lemoa artean
    • BI-635 errepidea, bi aldiz: 14:00etatik eta 15:25etik aurrera, Lemoa eta Zornotza artean
    • N-634 errepidea, hiru aldiz: 14:00etatik aurrera, 15:30etik aurrera eta 16:10etik aurrera 90 kp-ren eta Urkiolako irteeraren artean
    • BI-623 errepidea, 14:20tik aurrera, N-634ren eta Otxandio artean
    • Dimako gaina, BI-3543, 15:10etik egongo da itxita
    • BI-635 errepidea, bi aldiz: 15:25etik aurrera eta 16:30etik aurrera, Zugastieta eta Katiako tunelen artean.

LARUNBATA, APIRILAK 6: 6. ETAPA – EIBAR – EIBAR

  • Etaparen kilometroak guztira: 137,8 km.
  • Etapa Eibartik abiatuko da eta Eibarren amaituko da, eta herri hauetatik igaroko da: Elgoibar, Azkoitia, Bergara, Markina eta Ermua, eta amaiera Eibarren.
  • Eraginak:
    • AP-8, 71. irteera (Eibar), bi noranzkoetan. 13:35etik 14:25era eta 15:15etik 17:30era auto-ilarak sor litezke
    • AP-8, 64. irteera (Elgoibar), bi noranzkoetan. 13:40etik 14:30era auto-ilarak sor litezke
    • N-634, 49 kp Bilbo. Erabat itxiko da 13:50etik 14:40era
    • GI-2634, 33,5 kp, Azkoitia. Erabat itxiko da 14:15etik 15:00etara
    • GI-627, 46,0 kp, Maltzaga. Erabat itxiko da 14:50etik 15:20era
    • Gi-631, 20,5 kp, Azkoitia. Erabat itxiko da 14:25etik 15:10era

ERAGINAK AUTOBIDEETAN

Apirilak 4: 16:15etik 17:15era, AP-1, Eskoriatzako ordainlekua

Apirilak 5: 14:45etik 15:45era, AP-1, Bergarako ordainlekua 138

Apirilak 6: AP-8, Eibarko ordainlekua

  • 13:15etik 14:15era
  • 15:00etatik 16:00etara
  • 16:45etik 17:45era

Apirilak 6; 13:30etik 14:30era, AP-8, Elgoibar-Azkoitia ordainlekua

Apirilak 6: 16:00etatik 17:00etara, AP-8, Ermuako ordainlekua

BALIABIDEAK

  • Ertzaintzak 306 agente hedatuko ditu.
  • Proban laguntzeko polizia-dispositiboa 38 agentek osatuko dute.
  • Horietako 36 Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Trafiko Unitateetako motor-gidariak izango dira, eta horiei lasterketako agintari-taldea eta komunikazio-taldea batuko zaie.
  • Lasterketan laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboan koordinatuta jardungo dute ertzain-etxeek eta udaltzaingoek.

GOMENDIOAK

Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta agenteen jarraibideei jaramon egin diezaieten.

Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.euskadi.eus webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan.

ERANTSITAKO ADIERAZPENAK: David Villa, Ertzaintzaren bozeramaile