PRUEBA
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 147. artikuluak arau batzuk ezartzen ditu alderdien, federazioen, koalizioen edo hautesle-elkarteen hauteskunde-gastuen muga ezartzeko, aurkezten diren hauteskunde-barrutietako zuzenbidezko biztanleria kontuan hartuta.
Hauteskunde-gastuen muga kalkulatzerakoan, lurralde historiko bakoitzeko zuzenbidezko biztanleriari dagokion biztanle-kopurua hartu behar da kontuan. Kasu honetan, Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 21eko hauteskundeei begira, 2023ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleria-zifrak jo dira ofizialtzat. Horrela, hauteskunde-gastuen muga honakoa izango da:
- Arabako hauteskunde-barrutirako: 007,82 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
- Bizkaiko hauteskunde-barrutirako: 522,31 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
- Gipuzkoako hauteskunde-barrutirako: 887,32 euro alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko
- Hiru hauteskunde-barrutietan aurkezten direnentzat, gastuen muga 1.862.417,46 eurokoa izango da alderdi, federazio, koalizio edo hautesle-elkarte bakoitzeko.