Osakidetzak lehiaketara atera ditu Bilbo-Basurtu ESI-ko kanpo-kontsulten eraikin berriko obrak, 106 milioi euroko inbertsioarekin

0
PRUEBA

Proiektua adjudikatu ondoren, irailean hasiko dira obrak, eta 36 hilabeteko egikaritze-epea dute

 Osakidetzak lehiaketara atera du Bilbo-Basurtu ESIko kanpo-kontsulten eraikin berriaren obraren lizitazioa. Eraikin hori Basurtuko Unibertsitate Ospitalean kokatuko da, eta 39.000 m²-ko azalera izango du. Eraikin berria bi bloketan banatuta egongo da, eta 250 kontsulta eta tratamenduko/probetako gela, prozedura gela, erradiologia anbulatorioko eremu bat eta Farmaziako zerbitzua hartuko ditu.

Aurreikuspenen arabera, obra aurtengo irailean hasiko eta 36 hilabeteko egikaritze-epea izango du. Osakidetzak eraikin berri honetan 106 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du.

Eraikin hau egingo da gaur egun ospitaleko aparkalekua dagoen partzelan eta Medikuntzako fakultate zaharrak okupatzen zuen lursailean. Eraikin berria sotoko bi solairu eta beheko solairu komun bat partekatzen dituzten bi blokez osatuta dago, eta hainbat altuera ditu, honela banatuta:

 

  Kaputxinoen blokea Gurtubay blokea
1. solairua  

 

Kanpo-kontsultak

 Kanpo-kontsultak
2. solairua
3. solairua Prozedura anbulatorioetako gelak
4. solairua  
Beheko solairua ·         Sarrera, atari nagusia eta kanpo-kontsultak
1. sotoa ·         Farmaziako, Erradiodiagnostikoko eta kanpo-kontsultetako zerbitzua
2.-3. sotoa ·         Aparkalekua eta eraikinaren instalazioak
4. sotoa ·         Aparkalekua eta eraikinaren instalazioak  

 

Sotoetan 443 aparkaleku izango dituen parkinga eraikiko da.

Espazioak berrantolatzea

Eraikin berri hau egiteak —Osakidetzaren sareko beste erakunde batzuen adibideei jarraituz— aukera emango du espazioak handitzeko, azpiegiturak hobetzeko, paziente anbulatorioak artatzeko zirkuituak bereizteko eta asistentzia-jarduera zentroaren gainerako eremuetan berrantolatzeko.

Era berean, eraikin honek beharrezko espazioa emango dio erakunde horri, gero eta eskari handiagoari aurre egiteko eta prestazio berriei erantzuteko, asistentzia-antolamenduaren eredu berri bati erantzuteko —asistentzia-arretaren diziplina anitzeko abordatzean oinarritua—. Erantzun egingo die, era berean, asistentzia-profil berriei eta bereizmen handiko kontsultei, eta azpiegiturak eta ekipamenduak hobetuko ditu, ingurune seguruagoa eta irisgarriagoa sortuta, bai herritarrentzat, bai profesionalentzat.

Eraikin berriak ospitalerako sarbide berri bat finkatzea aurreikusi da; izan ere, fluxu anbulatorioaren ehuneko handiena bere gain hartuko du eta ospitaleko sarrera nagusia izango da.

Gainera, diseinua malgutasunaren ikuspegitik planteatu da, etorkizuneko aldaketa posibleetara eta teknika eta teknologia berrien agerpenarekin sor daitezkeen beharretara erraz egokitzeko.

Eraikin berriak ospitaleko beste espazio batzuk askatuko ditu, eta, horri esker, etorkizunean, ESIak Bilbo Basurtu Berria izendatu duen asistentzia-jarduera berrantolatzeko proiektu berri bati ekingo zaio. Proiektu honen bidez, dauden espazioak aprobetxatu nahi dira, eraikin berrira lekualdatzean libre geratzen diren espazioak eraberritu eta zerbitzuak integratzea ahalbidetuko duten azpiegitura berriak sortu, arreta asistentziala hobetzeko helburuarekin.