Santi Palacios argazkilaria Donostian izango da bisita gidatuak eskeintzeko.

0
PRUEBA

“Buchako sarraskia- Ukraina” bere argazki lanaren inguruan izango dira, apirilaren 16an Okendo Kultur Etxean.

Santi Palacios argazkilaria, 26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria – Argazkigintza Humanitarioa ekimenaren finalistetako bat izan zen eta bere bilduma ikusgai egongo da, besteak beste, Okendo Kultur Etxean egongo den erakusketa honetan, apirilaren 16tik ekainaren 15era.

Bucha hiria, Kievetik oso gertu, Errusiako indarrek Ukrainaren inbasioan egindako ankerkerien sinboloetako bat bezala pasako da historiara. Santi Palaciosen argazki-saiakerak errusiar tropak irten eta berehala sortutako sentsazioak eta irudiak jasotzen ditu, gerraren egunerokotasunaren izugarrikeria atzematen du eta gatazkaren hondamena eta krudelkeria transmititzen.
Gainera, heriotza inguratzen duen bakardadea erakusten du.

Santi Palacios Luis Valtueña Nazioarteko Sariko finalista izan zen 2022an, eta bere saileko argazkietako bati Ortega y Gasset saria eman zioten. Sonda Internacional-eko sortzaileetako bat eta zuzendaria da: irudi bidezko kazetaritzan espezializatutako komunikabidea; Santi herrialdeko fotokazetaririk ezagunenetakoa da, nazioarteko kazetaritzan esperientzia handia duena. Bere lanari egindako errekonozimenduen zerrenda luzean agertzen da World Press Photo sari bat edo ANIGPren Fotokazetaritzako Sari Nazionala, bi urtez jarraian, beste askoren artean.

Bisita gidatuak

Santi Palaciosek 2 bisita gidatu eskainiko ditu apirilaren 16an :

17:15 – 18:30
19:00 – 20:15

Lekuak mugatuak dira eta beharrezkoa da izen-ematea:
lankidetza@donostia.eus // 943481471

Antolatzailea: Donostiako udaleko lankidetza atala
Laguntzaileak: Donostia Kultura, Giza Eskubideen Zinemaldia