Euskadik José Antonio Ardanza Lehendakaria agurtu du, hileta meza jendetsu batean, hain justu ere, arratsalde honetan, Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan, izan ere, Ardanza Elorrion jaioa zen. Gasteizko, Bilboko eta Donostiako gotzainek eman dute meza, bai eta 2020ra arte Bilboko gotzaina izan zen Mario Icetak ere, zeinarekin harreman estua baitzuen Ardanzak.