57.726 pertsonak eskatu dute posta bidezko botoa, 2016. urteko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan baino 10% gehiagok

0
  • Datu horiek barne hartzen dituzte Euskadin bizi diren edo aldi batez autonomia-erkidegotik kanpora bizi diren eta Euskadiko hautesle-erroldan agertzen diren pertsonak
  • Dokumentazioa jaso ondoren, botoa Correosen bulegoetara eraman ahal izango dute apirilaren 18ra bitartean

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatzeko epea amaitu ondoren, egiaztatu da nabarmen egin dutela gora eskaerek, 2016koarekin alderatuta (2020ko hauteskunde autonomikoetan pandemia betean geunden eta datuak ezin dira alderatu): Correosen bulegoetan 57.726 eskaera jaso dira, orain dela zortzi urteko hauteskunde autonomikoetan baino % 10 gehiago.

Eskaera horiek Euskadin bizi diren edo aldi batez Estatuan edo atzerrian bizi diren eta Euskadiko hautesle-erroldan agertzen diren pertsonenak dira. Pertsona horiek dokumentazioa eta boto-paperak adierazitako lekuan jasoko dituzte aste honetan bertan: apirilaren 14 da dokumentazioa jasotzeko azken eguna. Dokumentazio horrekin posta ziurtatuaren bidez eman ahal izango dute botoa modu presentzialean eta balioko identifikazio ofizial bat aurkeztuta Correosen edozein bulegotan.

Posta bidezko botoa bidaltzeko epea apirilaren 18ra arte luzatu da

Dokumentazioa jaso ondoren, botoa emateko epea apirilaren 18an amaituko da, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak (AEHB) botoa bidaltzeko epea egun batez luzatzea erabaki ondoren.