Igeldoko Toki Erakunde Txikiari buruzko kontsultaren emaitzak

0

Igeldon Toki Erakunde Txiki bat sortzeari buruzko kontsulta apirilaren 14an egin zen. Prozesu horretan iritzia ematera deituta zeuden 984 igeldotarretatik 462 Itsas Aurre eraikineko hautestontzira gerturatu ziren (% 46,95).

«Ados al zaude Igeldoko Toki Erakunde Txikia sortzearekin?» galderari dagokionez, bozketa honako hau izan zen:

  • Boto zuria: 4
  • Baliogabeko botoak: 2
  • Galderari erantzuteko botoak:
    • BAI: 391 ( % 84,63)
    • EZ: 65 ( % 14,07)

Beraz, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da, foru dekretu bidez ebatz dezan.