Lanbiden izena eman eta epe luzean zehar langabezian dauden pertsonek dagoeneko ezagutzen dute beren erreferentziazko profesionala, lana bilatzen lagunduko diena

0
  • Zerbitzu Publikoa komunikazioak bidaltzen hasi da; hasieran, langabezian urtebete baino gutxiago daramatenei, ondoren, gainerako eskatzaileei

Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoak astebeteko epean jakinarazi die luzaroko langabezian dauden pertsona guztiei banakako erreferentziazko profesional bat dutela, eta horrek lagunduko diela  beren egoeraren diagnostikoa egiten gehi beraien egoerara egokitzen den lana bilatzen.

Legebiltzarrak joan den abenduan onartutako Enpleguaren Euskal Legean bertan dago jasota aurrerantzean lan duina aurkitu nahi dutenekin funtzionatzeko modu berri hori. Lege horrek enplegagarritasunari buruzko diagnostiko pertsonalerako eskubidea ezartzen die Lanbiden izena ematen duten eta hala eskatzen duten pertsona guztiei. Legeak, ordea, ezartzen du tutoretzen esleipen hori automatikoa izango dela langabezian daudenentzat. Aparte, lehentasun-prozedura bat ere aurreikusten du (langabezian denbora gehien daramatenekin hasita).

Jarraitutako prozedura hauxe izan da: interesdunei SMSa bidaltzea eta jakinaraztea nork emango dien tutoretza.  Bide horri esker, apirileko lehen aste osoan, 54.376 pertsona abisatzeko helburua bete da. Epean Aste Santuko   jaiegunen eratorritako faktorea kendu egin da. Halaber, martxoa ixtean, aipatu pertsona-kopuru hori agertzen zen iraupen luzeko langabetu gisa. Datozen egunetan, berriz, jakinarazpenak bidaliko zaizkie langabezian urtebete baino gutxiago daramaten interesdunei; eta ondoren, enplegua eskatu bai, baina langabezian ez daudenei (beti ere zerbitzu hau eskatzen badute). Hain zuzen ere, gaur egun 90.000 SMS bidali zaizkie enplegua eskatzen duten langabeei, eta 1.500 gutun Lanbiderekin harremanetan jartzeko telefono mugikorra erabiltzen ez dutenei.

Aipatu urratsa burutu ondoren, Lanbideren bulegoak antolatuko dira, Legean aurreikusitako plan pertsonalizatua hasi ahal izateko. Bertan interesdun bakoitzak behar dituen zerbitzu eta jarduera guztiak aurreikusiko dira, erreferentziako profesional horrekin batera.