Anbulantzien greba amaitu da

0
  • Enpresak eta sindikatuak akordio batera iritsi dira datozen bost urteetarako hitzarmen kolektibo berriari buruz, egonkortasun handia bermatuz eta greba bertan behera utziz
  • Osasun Sailak aldi honetan guztian informazioa eta lankidetza-proposamenak eman dituzte gatazka behin betiko konpontzeko

Osakidetzako osasun-garraioko zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta sindikatuek datozen bost urteetarako hitzarmen kolektiboari buruzko akordioa lortu dute gaur goizean, hainbat hilabeteko gatazkaren ostean.

Osasun Saila pozik dago greba horren amaierarekin eta garraio sanitarioaren funtzionamendu normalari eragiten zion gatazka behin betiko konpondu delako.

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak gogorarazi du Osakidetzan anbulantzia-zerbitzurako kontratatutako enpresen lan-baldintzak negoziatzea enpresei eta enpresa horietako langileen ordezkariei egokitu zaiela, eta Osasun Sailak, hasieratik, gatazka konpontzen lagundu duela, betiere enpresekin duen kontratu-harremanaren esparruan.

Azkenik, Osasun Saila pozik agertu da gure gizartearentzat erabakigarria den zerbitzu bat normaltasunera itzuli delako, pertsona gaixo eta kalteberei funtsezko zerbitzu bat ematea bermatzen baitu.