Ostiralean, hilak 26, atzerrian bizi diren pertsonek emandako 8.197 botoak zenbatuko dira

0
  • Bi eserleku ere alda daitezke Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordeen zenbaketaren ondoren

Ostiral honetan, apirilaren 26an, hiru lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek AEHE Hautesle Erroldan izena emanda dauden pertsonek emandako 8.197 botoak zenbatuko dituzte. Hiru justizia-jauregien egoitzan egingo dute, eta, gainera, egun horretan bertan ebatziko dituzte (baleude) hauteskundeetako hautagaitzek atzo gauean aurkeztutako behin-behineko emaitzaren aurkako erreklamazioak.

Atzoko behin-behineko emaitzen arabera, lurralde historiko bakoitzeko azken eserlekua honela geratu zen:

  • Araba:
    • 25. eserlekua EH BILDUren esku dago,
    • Hurrengo alderdiak, EAJ-PNV-k, 3.714 boto gehiago beharko lituzke hori lortzeko.
    • AEHEren 954 boto eman dira.
  • Bizkaia:
    • 25. eserlekua PSE-EE (PSOE)ren esku dago,
    • Hurrengo alderdiak, SUMAR-k, 738 boto gehiago beharko lituzke hori lortzeko.
    • 3.703 AEHE boto eman dira
  • Gipuzkoa:
    • 25. eserlekua PSE-EE (PSOE)ren esku dago,
    • Hurrengo alderdiak, EH BILDUk, 1.360 boto gehiago beharko lituzke hori lortzeko.
    • 3.540 AEHE boto eman dira.

Behin betiko emaitzak

Ostiraleko zenbaketaren ondoren, 2024ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen behin betiko emaitzak ezagutuko dira. Hautagai-zerrendek behin betiko emaitza horri buruzko erreklamazioak aurkez ditzakete Lurralde Historiko Hauteskunde-Batzorde bakoitzean eta, erantzunak asebetetzen ez baditu, Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen aurrean berriro errekurritu dezakete.

Erreklamaziorik ez badago, edo erreklamaziorik badago, ebatzi ondoren, batzarrek hautetsiak aldarrikatuko dituzte. Aldarrikapen hori, gehienez ere, 7 egunetan argitaratu beharko da, bai EHAAn, bai lurralde historiko bakoitzeko aldizkarietan. Une horretan, Eusko Jaurlaritzaren web atariko «hauteskundeak» atalean ere argitaratuko dira: www.euskadi.eus.