Mendia Lehendakariordeak Lehendakariari jakinarazi dio bere karguari uko egingo diola Europako hauteskundeetara aurkezteko

0

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Iñigo Urkullu Lehendakariari jakinarazi dio uko egingo diola Eusko Jaurlaritzan egun duen erantzukizunari, ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako hautagai izateko.

Jaurlaritza jardunean dagoenez eta sailburu berririk izendatu ezin denez, Lehendakariak eta Lehendakariordeak erabaki dute Saileko gainerako talde guztiak bere zereginetan jarraituko duela, eta Lehendakariak izendatzen duen sailburuari bideratuko dizkiola gaiak.

Horrela, botere-eskualdaketa egokia bermatuko da hurrengo Eusko Jaurlaritza eratzen denean, lehendakaria eta lehendakariordea gaur goizean izandako bileran bat etorri diren bezala. Uko egitea apirilaren 30etik aurrera izango da eraginkorra.