200.000 euro kongresuak eta zientzia bilerak antolatzeko laguntzatan

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikerketa zientifikoen arloko kongresu eta bilerak antolatzeko dirulaguntzak ematen dituen agindua. Kongresu eta bilera horiek, nazioartekoak zein estatu mailakoak izan daitezke, aurrez aurrekoak zein telematikoak, eta 2024ko bigarren seihilekoan burutu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan. Deialdi honek 200.000 euroko diru-kopurua du.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente egiaztatuak, haien kategoria edozein dela ere.

Dirulaguntza hauek, honako gastu arrunt hauek ordaintzeko erabili ahal izango dira: kongresu edo bileraren antolamendu eta zabalkunde gastuak, hizlari gonbidatuen parte-hartze gastuak, ikertzaile gazteen partaidetza errazteko gastuak edo, kongresuen kasuan, ekarpen zientifikorik onenari eman ohi zaion saria, beste hainbat gasturen artean. Jardunaldiok 2024ko uztailaren 1a eta abenduaren 31 artean burutu beharko dira.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola irakaskuntzako eta ikaskuntzako trebakuntzarako prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak edo mintegiak, besteak beste.

Laguntzen deialdi honek aukera ematen du modu birtualean edo online egiten diren kongresu eta bilera zientifikoak finantzatzeko. Hezkuntza Sailak 50 kongresu edo bilera zientifiko baino gehiagoren antolaketa finantzatzen du urtero, horretarako egiten dituen bi deialdien bidez (lehen seihilekorako deialdi bat eta bigarrenerako bestea).