Eusko Jaurlaritzak garraio-sektorearen arloan lanbidea uzteko diru-laguntzei buruzko agindua onartu du

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio astearte honetan, 2024an, adin handiagatik, jarduera uzten duten garraio publikoaren sektoreko profesionalei ekonomikoki laguntzeko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren aginduari.

Laguntza-programak 450.000 euroko aurrekontua izango du aurten, eta eskabideak aurkezteko hilabeteko epea dago, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Laguntza-lerro hori 2000. urtean jarri zen martxan, eta egoera hauetakoren batean dauden garraiolariei zuzenduta dago: 63 eta 64 urte izatea edo ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia aitortuta izatea (bi egoerak aldi berean gertatzen badira, laguntza ekonomikorik handiena bakarrik jasoko dute).

Laguntzen eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dira eskabide-orria, errolda-ziurtagiria, azken hamar urteetan etenik gabe Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egon izanari buruzko egiaztagiria eta, hala badagokio, ezintasun edo baliaezintasun handia aitortuta izateari buruzko agiria, bai eta hirugarrenen alta-fitxa ere. Erabakia bakoitzari jakinaraziko zaio sei hilabeteko epean.