Barakaldoko Udaleko Gizarte Kohesio arloak «Enpresetan aniztasunaren kudeaketa» ri buruzko hausnarketa eta kontraste saioa antolatu du gaur goizean Clara Campoamor gizarte etxean. Mónica Álvarez zinegotzi delegatuak azaldu duenez, migrazioko gizarte-aholkularitza espezializatu batekin lankidetzan garatu da ekimena, eta arlo horretan inplikatuta dauden sektoreei zuzendu zaie: administrazio publikoak, gizarte-mugimenduak, merkatariak eta ostalariak, sindikatuak, enpresak eta hezkuntza-esparrua.
«Belaunaldi-erreleborik ez dugu enpresa-sarean, neurri handi batean biztanleriaren zahartzeak eta jaiotza-tasaren beherakadak eragindakoa. Egoera horretan, uste dugu migrazio-esperientzia duten pertsonak enpresen jasangarritasunerako aukera gisa sartuko direla «, azaldu du Alvarezek.
Pertsona horien laneratzea errazteko, garrantzitsua da enpresei eman dakiekeen laguntza beren plantillen barruan aniztasuna kudeatzeko orduan, horrela lan duina eta lan-giro ona erraztuz.
Horregatik, Kohesio Sozialaren eta Aniztasunaren Kudeaketaren arloak antolatu du gaurko jardunaldia, eta Stella García eta Alfredo Bezos adituak izan ditu dinamizatzaile. Hasiera ekitaldia Mónica Álvarezek egin du.
Bilkuran hainbat erakunde eta enpresatako ordezkariek parte hartu dute, hala nola Inguralde tokiko garapen agentzia, Lanbide euskal enplegu zerbitzua, Langileen Batasun Orokorra (UGT), Sumando-Gehituz plataforma, Biltzen integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzua, Mugarik Gabeko Emigratuak, Ikaslan (lanbide heziketako ikastetxeen elkartea), Mavi Formación, SSI taldea eta Haizea Wind.
Jardunaldian, gure lurraldera migratutako pertsonak iristearen ondorioz gertatzen ari den gizarte-eraldaketari buruz hitz egin da, eta, testuinguru horretan, erronka demografikoa eta Atzerritarrei buruzko Legea jorratu dira. Jorratu den beste alderdi bat garapen pertsonala eta antolakuntzakoa da, arreta berezia jarriz pertsonen potentzialitateen osotasunaren garapenari.