Giltzarrik hitzaldia antolatu du Athleticeko jokalariekin, kirolak transmititzen dituen balioei eta horiek gazteengan duten eraginari buruz

0
Athletic Club
PRUEBA

Euskara Batzordeak proposatutako topaketa maiatzaren 8an izango da, 17:30ean, Clara Campoamorren Aldez aurretik izena eman behar da topalekuetan edo 944 789 641 zenbakiaren bidez, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Gazteekin euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen gazte batzordeak, Euskara Batzordeak, Giltzarri Nerabeekin Udal Zerbitzuaren esparruan, kirolak transmititzen dituen balioez eta horrek gazteen bizitzan duen eraginaz hitz egiteko topaketa bat antolatu du.

Horretarako, Giltzarriko Euskara Batzordeak gazteentzat erreferente izan daitezkeen pertsonak hurbildu eta balioetsi nahi ditu, beren balioengatik eta euskararekiko jarrera positibo eta adeitsuagatik. Oraingo honetan, Athletic Clubeko bi jokalari izango dira gonbidatuak, eta euren esperientzia eta kirolarekin duten lotura, lorpenak, erronkak eta zailtasunak kontatzeko aukera izango dute, neska-mutilekin hitz eginez eta guztiok batzen gaituena, euskara, balioetsiz.

Topaketa honetan Barakaldoko 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu ahal izango dute eta maiatzaren 8an egingo da, Clara Campoamor Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan, 17:30ean. Aldez aurretik izena eman beharko da Giltzarriko topalekuetan, ohiko ordutegietan, edo telefonoz, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, 94 478 9641 zenbakian.