PRUEBA
Donostiarrek hiriari lotutako gai nagusien inguruan duten iritzia jasotzeko, Estrategia Bulegoak pertzepzio-inkesta bat aktibatu du
Estrategia Bulegoak maiatzan egingo du inkesta hau. Elkarrizketak telefonoz egingo dira, 943 930 221 telefono zenbakitik, eta galdeketaren batez besteko iraupena 15 minutukoa izango da.
Proiektua hiriko 2030 Plan Estrategikoaren jarraipen-lanen barruan kokatzen da, eta donostiarrek hiriari, udal-azpiegitura eta -zerbitzuei, garapen sozioekonomikoari, hiri-iraunkortasunari eta hautemandako bizi-kalitateari buruz duten iritzia ebaluatzeko balioko du, baita Donostiaren proiektu eta erronka estrategikoen inguruan zer pentsatzen duten ezagutzeko ere.