Maiatzaren 17a: Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

0

2023an, LGTBI+en aurkako 15 intzidentzia erregistratu ziren Donostian

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak, Cristina Lagék, Donostian 2023an LGTBI+fobiarekin lotuta izandako intzidentziei buruzko txostena aurkeztu du. 2021 eta 2022 urteetan egindakoei gehitzen zaie.

Iaz, 15 intzidentzi izan ziren Donostiako LGTBI+ kolektiboaren aurka. Horietatik %53,3 homofoboak izan ziren, gehienbat gizonek eragindakoak eta jasandakoak eta batez ere eremu publikoan egindakoak.

Cristina Lagék nabarmendu duenez, «txosten horiek tresna garrantzitsuak dira LGTBI+ kolektiboaren diskriminazioak eta gorroto-gertaerak ulertzeko eta epe ertain-luzeko joerak identifikatzeko». Era berean, azpimarratu du beharrezkoa dela «sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen duten politika publiko integratzaileak diseinatzea, bereizkeriarik eza eta aukera-berdintasuna bermatuko dituztenak pertsona guztientzat, haien sexu-orientazioa, adierazpena edo genero-identitatea edozein dela ere».

LGTBI+fobiako intzidentziei buruzko datuak eta egoerak aurreko bi urteetako txostenetan bildutakoen antzekoak dira.

  • 2023an 15 intzidentzia izan ziren, 2022an 18, eta 2021ean, berriz, 19.
  • Homofobia da oraindik ere kausarik hedatuena, 8 kasutan, hau da, %53,3an, aurreko urteetan baino %20 gutxiago. Ondoren, transfobia agertzen da: 4 kasu (%26,6) eta LGTBI+fobia (3).
  • Udan gorabehera gehiago izaten dira, ekainean eta abuztuan, zehazki.
  • Eremu publikoetan, batez ere kalean, erregistratzen dira kasu gehienak, 10, 15 kasutatik.
  • Eraso-mota arruntena hitzezkoa da (% 42), eta, ondoren, fisikoa (% 33), diskriminazioa (% 12) eta mehatxuak (% 8,3).
  • Egileen %80 jarrera eta portaera homofoboak dituzten gizonak dira. Gainera, biktimen erdiak gizonak dira, eta, ondoren, emakumeak eta bestelako adierazpena duten pertsonak (trabestiak).
  • Bakarrik edo bikotekidearekin daudenean, pertsonek jaso ohi dute erasoa.

Datu horiek, Udaltzaingoak, Ertzaintzak, Berdindu eta Udaleko Berdintasun Sailak lortutakoak, besteak beste,

LGTBI+fobiaren aurkako prebentzioan eta kontzientziazioan lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen dute.


Zaira García Dafontek egin du txostena.

Donostian 2023an LGTBI+fobiarekin lotuta izandako intzidentziei buruzko txostena

Prentsa oharra