2024/25 denboraldiko bigarren ekipazioa salgai!

0

Athletic Clubek bere urdin eta zuri klasikoa berreskuratuko du datorren denboraldiko bigarren janzkerarako

Athletic Clubek eta Castorek 2024/25 denboraldirako bigarren ekipazioa aurkeztu dute, dagoeneko denda fisikoetan eta online dendan eros daitekeena.

Kanpoan jokatuko diren partidetarako ekipazioak ehun urteko historian zehar Athleticen ezaugarri izan diren kolore urdin eta zuri klasikoak berreskuratu ditu datorren. 1910ean kamiseta zuri-gorria behin betiko finkatu arte jantzi zituen lehen koloreak izan ziren hauek. Gainera, 1969tik aurrera, ekipazio urdina taldearen bigarren uniforme ofizial gisa ezarri eta 1995era arte iraun zuen honek.

Datorren denboraldirako, kamisetak ‘Bilbo urdina’ edo ‘Gabarra urdina’ bezala ere ezaguna den kolorea izango du, lepoa eta garondoa zuriz, aurrealdean estanpatu dinamiko sotil bat eta atzealdean, nola ez, ‘Made In Euskal Herria’ den klubari erreferentzia egiten dion ikurrina duen lehoi batekin.

Kamisetaren diseinuak Bilboko itsasadarreko uraren mugimendua ere ekartzen du gogora, familia athleticzalearen eta jokalarien arteko lotura adierazten duena, joan den apirilaren 11n Gabarraren ospakizun historikoan egiaztatu ahal izan genuen bezala.

Praka urdinek eta galtzerdi zuriek osatzen dute 2024/25eko bigarren ekipazioa.

Atezainek, berriz, laranjaz jantziko dute kanpoko partidetarako janzkerarekin. XXI. mendeko zenbait atezainek aurretik ere jantzi izan dute kolore hau.

Bigarren ekipazio historikoa

Kolore urdin-zuriarekin, besteak beste, 1977ko UEFA Kopako finaleko joaneko partida jokatu zen edo 1994ko udazkenean Newcastle Uniteden aurka San Mamesen garaipena lortu zen.

Ondoren, azken hiru hamarkadetan zehar, Athletic Clubek urdin honetan oinarritutako antzeko ekipazioak erabili ditu hainbat alditan, Castorek Klubaren 125. urteurrenaren harira diseinatutako «Haria» kamiseta berezia barne.

Beraz, Klubean jarraitutasuna ematen zaion elementu klasiko eta bereizgarria da ekipazio hau.