Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro bideratuko ditu euskaltegi pribatuak digitalizatzera

0

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko dirulaguntza deialdiari. HABEk 200.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara.

Dirulaguntza eskatzeko derrigorrezkoa izango da HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea. Diruz lagundu daitezkeen ekipamendu teknologikoak, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira. Gailu horiekin batera, aukerazko zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Gainera 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko azaroaren 30era bitartean eskuratutakoak izan behar dira.

Eskariak aurkezteko epea gaur onartutako deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2024ko urriaren 14an amaituko da.