Elankidetzak tokiko erakunde baten partaidetza eta lidergoa babestuko ditu Nigerren eta Sahelen

0

Gobernu Kontseiluak 50.000 euroko dirulaguntza onartu du Nigerko Biztanleria Ahulari Laguntzeko Elkarteari (DIKOri) eta Bakerako Lankidetza Batzarrari (BLB/ACPPri) zuzendua. Laguntza horrekin, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa, Nigerko eta Sahel eskualdeko programa humanitarioetan parte hartzea eta lidergoa bultzatuko du.

Tokiko eragileak erdigunean jartzeko eta krisi humanitarioak pairatzen dituzten herritarren parte-hartzea bultzatzeko konpromisoak pixkanaka dokumentu instituzionaletan islatzen diren arren, esperientzia arrakastatsuak behar dira beste erakunde batzuen eredu eta inspirazio gisa.

BLB/ACPP-ren laguntzari esker, DIKO tokiko erakundeak jardunbide egokiak ditu parte-hartze arloan, bere programa humanitarioen erdigunean lan egiten duen komunitateen beharrak eta nahiak jartzen baititu. Era berean, Nigerren dauden erabakitze eta koordinazio humanitarioko guneetan egotea lortu du; izan ere, gune horien protagonistak, batez ere, nazioarteko erakundeak eta Nazio Batuen agentziak dira.

Zuzeneko laguntza horren bidez, eta DIKOren eskutik, Nigerreko erakundeen partaidetzari eta kontu-emateari buruzko prestakuntza bultzatuko da, bai eta Sahel mailako beste erakunde batzuekin trukeak antolatu ere, koordinazio humanitarioko guneetan eragina izan dezaten. Gainera, tokiko biztanleek beren diskurtsoa Nigerreko eta Euskadiko gizarte zibilaren artean zabalduko da.

Ekimenak eLankidetzaren lehentasun estrategikoei erantzuten die, eta, bereziki, Ekintza Humanitarioko Estrategian jasotzen diren partaidetzaren, kontu-ematearen eta lokalizazioaren aldeko apustuei.