Nerea Melgosak «enpresa-kultura berri bat» defendatu du, genero-roletatik urrun dauden lidergo-estilo berriak lantzeko

0
PRUEBA
  • Eusko Jaurlaritzako jarduneko Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ‘Women in Industry’ BECeko Nazioarteko Makina Erremintaren Benalaren hitzaldi-programan parte hartu du

“Zaila da berrikuntzaz, kalitateaz, kudeaketa aurreratuaz eta enpresaren etengabeko hobekuntzaz hitz egitea, emakumeen eta gizonen berdintasuna kontuan hartzen ez bada”. Hitz horiekin hasi da gaur Nerea Melgosa, jarduneko Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Bilbao Exhibition Centrek antolatutako Makina Erremintaren Bienalaren (BIEMH) esparruan egiten ari den Women in Industry hitzaldi-zikloan.

Melgosak hausnarketa hori azpimarratu du, eta berretsi du berdintasuna positiboa dela “bai justizia sozialagatik, bai enpresen errendimenduaren eta produktibitatearen ikuspegitik”. Bere ustez, “erabaki postuetan emakume gehiago izateak ikuspegi anitza, aberatsagoa eta osoagoa izatea dakar, gizarte hobea eraikitzeko”, hain justu.

Women in Industry enpresa-liderrei zuzenduta dago, eta genero-berdintasunaren premiari buruzko gogoeta- eta eztabaida-gune gisa ulertzen da, bai industrian oro har, bai industria-eremuan bereziki. Zikloa BIEMHera iritsiko da Women ‘s Network eta AFM Clusterren eskutik.

“Gero eta enpresa gehiagok berdintasunean sinestea behar dugu”, errepikatu du Melgosak. “Enpresa-kultura berri bat behar dugu, emakumeak, haien premiak eta ekiteko edo sustatzeko orduan aurre egin beharreko baldintzak kontuan hartuko dituena. Genero-rolak ezabatzen lan egingo duen eta zuzendaritza eta lidergo estilo ezberdinak balioan jarriko dituen enpresa-kultura behar dugu”, esan du.

Sailburuak “gure subkontzientean ezarrita dauden oztopoak” aipatu ditu. “Boterea gizonen gai gisa ikusten jarraitzen dugu; emakumeei perfekzioa eskatzen zaie erantzukizun-postuetara iristeko; neskek eta mutikoek haurren lidergoa indartzen duten mezuak jasotzen jarraitzen dute; eta anbizioa sozialki penalizatuagoa dago emakumeengan”, aipatu du.

Azkenik, Melgosak onartu du berdintasunak enpresaren mundua behar duela aurrera egiteko, baina, zehaztu duenez, “enpresaren munduak ere berdintasuna behar du, edozein erakunderentzat eta gizarte osoarentzat onuragarria delako”.