Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Hernaniko Hirube kooperatibaren urteurrenean parte hartu du
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako jarduneko sailburuak, gaur adierazi duenez, hastear dagoen legegintzaldian “haurrak eta nerabeak oso presente egongo dira ekintza politikoan”. Puntu horretan, ziur agertu da Eusko Jaurlaritzak “adingabeen garapen osoaren alde egiten jarraituko duela, haien eskubideak babestuz eta sustatuz. Eta ez du bakarrik egingo”, adierazi du.
Melgosak Hirube kooperatibak bere bosgarren urteurrena ospatzeko gaur Hernanin antolatu duen jardunaldian esan du hori.
“Azken lau urte hauetan, jarduera berriak abiarazteko balioko duten tresnak eskuratu ditugu”, aurreratu du, eta bi mugarri nagusi aipatu ditu: haur eta nerabeen bermerako etorkizuneko estrategia, “politika publikoen ardatz nagusia izango dena eta bereziki desabantaila sozialean dauden adingabeengan eta haien familiengan zentratuko dena”, eta berriki onartutako Haur eta Nerabeen Legearen garapena, non “behingoz adingabeak babes-subjektu izatetik eskubideen titular izatera igaroko baitira”.