‘Zure Hiria Deskubritzen’ eskola-programaren sari-banaketa

0
PRUEBA

Marrazkiak ekainaren 23ra arte, igandea, egongo dira Garberan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ekainaren 10etik (astelehena) 23ra (igandea) bitartean, Garbera merkataritza-zentroak erakusketa bat egingo du, Ekialdeko Barrutiko bost ikastetxetako ikasleek egindako marrazkiekin. Donostiako Udaleko Aniztasuneko, Inklusioko eta Berdintasuneko Zinegotzigoak abian jarritako «Zure Hiria Deskubritzen» programan parte hartu duten ikasleen lanak dira.

Cristina Lagé arduradunak azpimarratu du «ikasleek interes handiarekin parte hartu dutela programa berritzaile honetan. Helburua zen haur donostiarrak kontzientziatzea hiri bateko kide izatearen sentimenduaz eta erantzukizun zibikoaz, biok gaztetatik bereganatzen baitira. Donostia, haren historia eta Udala bezalako erakunde baten funtzionamendua ezagutzea izan da ekimen honen interes nagusia. Datorren ikasturtean jarraipena izango du, beste ikastetxe batzuen parte hartzearekin

Hala, bada, joan den apirilean, Altza SJC, Intxaurrondo Hegoa, La Asuncion, Herrera eta Mendiola ikastetxe publikoek hiriko gune interesgarriak bisitatu zituzten autobus turistiko batean, eta Udaletxean amaitu zuten bisita. Bertan, Udalbatza Aretoa, Gobernu Batzarraren Gela, Harrera Gela eta beste areto batzuk ezagutu zituzten.

Programa amaitzeko, marrazki-lehiaketa bat egin zen, eta eslogan bat sortu, herritarren parte izateak, jarrera zibikoa izateak eta gainerakoekin errespetuz jokatzeak duten garrantzia laburbildu nahi zuena.

Erlazionatutako dokumentuak

2024/06/10-an argitaratua