Rafa Dehesak zuzentzen duen taldeak, datorren igandean, ekainaren 16an, FC Bacelona eta Atletico Puertollanorekin batera, Incluye-Tea Elkartearen aldeko txapelketa benefikoa jokatuko du
Athletic Clubeko beterano taldeak Ciudad Realera bidaituko du datorren igandean FC Barcelonaren eta Atletico Puertollanoren aurka jokatzeko. Bi partida, bakoitza 40 minutukoa, non zuri-gorriek lehenengo etxeko taldearen aurka neurtuko dituzten indarrak eta, ondoren, blaugranaren aurka. Txapelketak izaera benefikoa izango du eta Incluye-Tea elkartearen alde egingo du.
Rafa Dehesa honako jokalari hauek deitu ditu: Asier Abad, Castilla, Luis Fer, Goio, A. Arteaga, Koikili, M. Amezaga, Alain, Ivan, Ibon, Mario, Aitor Ramos, Jonan Izarra, Iker, Josu, Vicente, Uriz, Raul, y Carlos.