Pazienteen Erakundeen Estatuko Plataformak Osakidetzako bi instituzio saritu ditu: Santa Marina Ospitalea eta Biobizkaia

0
PRUEBA

POP SARIEN III. EDIZIOA

  • Santa Marina Ospitaleari saria lehenengo «Bizkaiko Pazienteen Elkarteen Gida» argitaratzeagatik eman zaio. Gida horrek gaixoei laguntzen die gaixotasunari buruzko informazioa biltzen eta osasun-arazo berberak dituzten pertsonen arteko kontaktua errazten
  • Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua saritu dute zahartze aktibo osasungarriaren esparruan soluzio teknologiko eta digital berriak bilatzen laguntzeagatik

 

Osasuna eta arreta soziosanitarioa hobetzeko pazienteen elkarteak preskribatzea (Santa Marina Ospitalearena) eta Gatekeeper Europako proiektua (Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuarena) saritu dituzte Pazienteen Erakundeen Plataformak (POP) banatzen dituen POP sarien III. edizioan.

Santa Marina Ospitaleak «Osasun-hezkuntza» kategoriari dagokion saria jaso du, osasun-hezkuntza sustatzera bideratutako ekimenen artean onena izateagatik; bestalde, Biobizkaiari «Ikerketa» saria eman diote ikerketa biosanitarioko ekimenik onena izateagatik.

Epaimahaiaren erabakia atzo jakinarazi zen Madrilen. Epaimahaia Plataformako 36 erakunde kideek eta Zuzendaritza Batzordeak osatzen zuten.

OSASUNA HOBETZEKO PAZIENTEEN ELKARTEAK

Osasuna eta arreta soziosanitarioa hobetzeko pazienteen elkarteak preskribatzea proiektuak osasun-arazoak dituzten pertsonen eta haien familien eta antzeko egoeretan dauden beste pertsona batzuen arteko kontaktua erraztu nahi du, isolamendua arindu eta erresilientzia komunitarioa sendotzen duen laguntza-sare bat sustatzeko helburuarekin.

Testuinguru honetan, Osakidetzako Santa Marina Ospitaleari saria aurreneko Bizkaiko Pazienteen Elkarteen Gida argitaratzeagatik eman zaio. Dokumentu hori pazienteei beren gaixotasunari buruzko informazioa biltzen laguntzeko eta antzeko prozesu batetik igarotzen ari diren beste pertsona batzuekin komunikazioa errazteko egin da. Funtsean, gida horrek zubi bat ezarri nahi du osasun-sistemaren eta gizarte-sistemaren artean. 

Santa Marina Ospitaleko profesionalek landutako gida hau esperientziak eta aholku praktikoak partekatzetik haratago doa, eta besteen elkartasunean kontsolamendua eta indarra bilatzen ere saiatzen da. Horrela, ospitaleko laguntza-profesionalek ospitaleko alta-prozesuan eskaini ahal izateko baliabideak dituzte, pazienteen eta haien familien ongizateari lagunduz eta arretaren kalitatea hobetuz.

Proiektua, gidaz gain, dokumentu informatibo batzuk ere osatzen dute, banaka ematen direnak eta pazientearen edo, hala badagokio, zaintzailearen beharretara/patologiara pertsonalizatuta daudenak. Horrela, oso modu errazean, gaixoak beren patologiarekin zerikusia duten Bizkaiko pazienteen elkarteekin harremanetan jartzen dira, eta, QR kode bat eskaneatuz, gida osoa kontsulta dezakete.

ZAHARTZE OSASUNGARRIA

Bestetik, Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuak parte hartu duen Gatekeeper proiektu europarra teknologia berriek eta digitalizazioak adinekoen osasunean duten eragina jasotzen duen azterketa batean oinarritzen da. Praktikan, paziente kronikoen ideiak, teknologiak eta beharrak konbinatu dira, zahartzen ari diren herritarrentzat bizimodu independente osasungarriagoak bermatzen saiatuz. 

Proiektu horrek bere garapenean azken erabiltzaileak —pazienteak— parte hartzea eragin zuen, erabiltzaile horien benetako beharrak barne hartuz, beren gaixotasun kronikoen erabilera kontziente bat sustatzeko, beren bizi kalitatea hobetuz.

Biobizkaiko zuzendari Mar Mendibek azpimarratu duenez, Gatekeeper proiektuaren saria «zorroztasunez, energiaz, ilusioz, erresilientziaz eta eskuzabaltasunez lan egiten jarraitzeko bultzada da, Osasunaren inguruan dugun ezagutza areagotuko duten eta sari hau eskaintzen diedan pertsonen eta paziente-familien bizitza eraldatuko duten proiektuak sortzeko».